Gizartea -

XV. edizioa

Bizkaiko hotel batek nazioarteko sari bat eskuratu du

Halaber, Donostiako Maria Cristina hotela eta Zumaiako Jesuskoa landetxea saritu dituzte ere.

Lurdeia hotela. Argazkia: Lurdeia
Lurdeia hotela. Argazkia: <a href="http://lurdeia.com">Lurdeia</a>
Lurdeia hotela. Argazkia: Lurdeia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan Travellers’ Choice sarien irabazleak jakinarazi dituzte, eta nazioartean saritu dituzten 7.612 hotelen artean Bermeoko Lurdeia Hotela dago. Sari hauek banatzeko orduan milioika bidaiarien iritziak hartu dira kontuan.

Lurdeia Sollube mendiaren hegalean kokatuta dago, eta hiru kategoria ezberdinetako sariak eskuratu ditu. Tartean, nazioarteko sari bat eskuratu du, prezioaren eta kalitatearen artean alde ezin hobea aitortzen duena.

Beste alde batetik, Donostiako Maria Cristina hotela ondorengo kategoria hauetan saritu dute: Luxua, Hotel onenak eta zerbitzu onena.

Gainera, Zumaiako Oikia auzoan kokatuta dagoen Jesuskoa landetxeak ere prezioaren eta kalitatearen artean alde ezin hobea aitortzen duen saria jaso du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Donostia albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Turismo-apartamentuen albisteak