Gizartea -
Kamiñaldeko lur-jausia
Ondarroako familiak etxera itzuli ahalko dira, gauzak hartzeko
Luiziak 2016ko martxoan jazo ziren, Kamiñalde auzoan, eta 176 familia etxetik atera behar izan zituzten. Horietako 84k etxetik kanpo jarraitzen dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ondarroako Kamiñalde auzoan izandako lur-jausiengatik etxetik kanpo dauden 84 familiak euren etxeetara itzuli ahal izango dira larunbat honetan, ordubetez, euren gauzak hartzeko, Udalak jakitera eman duenez.
Luiziak 2016ko martxoan jazo ziren, Kamiñalde auzoko mendi magalean, eta 176 familia etxetik atera behar izan zituzten. Horietako 84k etxetik kanpo jarraitzen dute. Martxoan guztiak euren etxeetara itzuliko direla espero da.
Aldian-aldian, kaltetutako familiei etxera bueltatzeko aukera ematen die Udalak, behar dituzten gauzak har ditzaten.