Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Emakume bat hil du ustez senarrak labankadaz, Ourensen

Hilketaren egilea delakoan, emakumearen senarra atxilotu du Poliziak. O Carballiño herrian izan da erasoa.

Gizon batek emaztea hil du labankadaz, Ourensen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten gorpua aurkitu zuten, atzo, O Carballiño (Ourense) herriko etxebizitza batean: labankadak zituen gorputz osoan, eta odolustuta zegoen. Senarra ere etxean aurkitu zuten, eta labanaz egindako zauriak zituen. Ikertzaileek uste dute bere buruaz beste egiten saiatu zela emaztea hil ondoren.

Poliziak atxilotu egin zuen, hilketaren egilea delakoan, eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera deklaratzera.

O Carballiñoko Udalak jakitera eman duenez, bikotearen senide batek Udaltzaingoari deitu zion, senar-emazteak familiarekin zuten hitzordu batera joan ez zirela ikusita, eta horrek kezka eragin zuelako senitartekoen artean.

Horren berri jasotakoan, udaltzainak, Babes Zibileko kideak eta suhiltzaileak joan ziren bikotearen etxebizitzara. Emakumearen gorpua odolustuta aurkitu zuten bertan, eta senarra, alboan, zaurituta.

Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa