Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat zigortu dute, sanferminetan emakume bati ukituak egiteagatik
Halaber, emakumearen bikotekideari lesioak eragiteagatik ere zigortu dute. Akusatuak 1.980 euro ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Zigor Arloko hirugarren aretoak gizonezko bat zigortu du, 2014ko sanferminetan Alde Zaharreko taberna batean emakume bati sexu ukituak egiteagatik eta haren bikotekideari lesioak eragiteagatik.
Aldeen adostasuna tarteko, epaileak frogatutzat eman du, 2014ko uztailaren 13ko goizaldeko ordubatean, Chez Evaristo tabernan zeudela, akusatuak bularrak eta bagina ingurua ukitu zizkiola emakumezkoari.
Biktimak akusatuari bultza ostean, haren bikotekidea eta erasotzailea borrokan hasi ziren eta bigarrenak hainbat ukabilkada eman zizkion aurpegian lehenengoari.
Akusatuak 1.980 euro ordaindu beharko dizkio bikoteari erantzukizun zibil gisa. Gainera, sei hilabetez 8 euroko isuna ordaindu beharko du lesio delitu batengatik eta 8 euroko isuna urtebetean, berriz, sexu abusu delitu batengatik. Aldi berean, auzibidearen kostuak bere gain hartu beharko ditu, baita herri akusazioarenak ere.