Gizartea -
GIPUZKOA
15 hilabeteko espetxealdia, adingabe bati semena gainera botatzeagatik
2014an gertatu zen erasoa, Gipuzkoako herri batean. Auzipetuak eraikin bateko bebarruan egin zion eraso hamaika urteko neskato bati.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
15 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote gizonezko bati, 2014an 11 urteko neska bati semena gainera botatzeagatik. Gipuzkoako herri batean gertatu zen erasoa, eraikin baten bebarruan.
Ebazpenaren arabera, adin txikiko neskatoa kalean bakarrik zegoela ikusita, erasotzailea haren atzetik joan zen, haren etxearen atariraino. Han, biak bakarrik zeudela, gizonezkoak 10 euroko billete bat bota zuen lurrera, eta haurra dirua jasotzen hasi zenean, erasotzailea gainera joan zitzaion, eta edalontzi batean gordeta zuen semena isuri zion.
"Neska dirua jasotzen hasi zenean, erasotzaileak bularraldetik eutsi zion, eta, ondoren, plastikozko edalontzi batean jasota zuten semena jaurti zion gainera", ebazpenaren arabera.
2004an ere zigortu zuten erasotzailea, bi sexu-eraso egotzita, eta sei urteko espetxe-zigorra bete zuen.
Oraingoan, kartzelaldiaz gain, datozen bost urteetan erasotzailea ezingo da erasoa izan zen herrian bizi, eta epe horretan ezingo da biktimarengana hurbildu.