Gizartea -
Sanferminetako bortxaketa
4.000 euroko isuna Sadarren 'Gordo'ren aldeko pankarta jartzeagatik
Indarkeriaren Aurkako Batzordearen ustez, “argi dago” sanferminetako sexu-erasoan ustez parte hartzeagatik behin-behineko espetxealdian dagoen zalea “babestu” nahi zutela hori jarrita.
Agentziak | Erredakzioa
Indarkeriaren Arkako Batzordeak 4.000 euroko isuna ezartzea proposatu du urtarrilaren 22an, Sadarren, Osasuna-Sevilla partidan, “Gordo” hitza zuen pankarta jartzeagatik.
Batzordearen ustez, “argi dago” 2016ko Iruñeko sanferminetako sexu-erasoan ustez parte hartzeagatik behin-behineko espetxealdian dagoen zalea “babestu” nahi zutela hori jarrita.
Halaber, isunak hamaika hilabetez kirol-esparruetan sartzeko debekua dakar, Kirol Kontseilu Gorenak jakitera eman duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea