Gizartea -

Indarkeria matxista

Tolosako bortxaketaren ustezko egilea atxilotu dute

20 urteko gizona atzeman du Ertzaintzak. Datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Tolosan 16 urteko neska baten bortxaketa salatzeko bilkura egingo da

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Tolosan (Gipuzkoa) asteburuan adingabe bati egindako bortxaketaren egilea delakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxiloketa bart egin dute, 22:00ak inguruan. Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du 16 urteko neskatoak igande goizean aurkeztutako salaketaren harira, eta horrekin lotuta egin dute atxiloketa.

Gaztea datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Tolosako Udalak, emakume taldeek eta konpartsek deituta, elkarretaratzea izango da arratsaldean, 19:00etan, erasoa salatzeko.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Tratu txarrak Espainian Tolosako berriak Gizartea