Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Bortxatu egin dutela salatu du adin txikiko batek Tolosan

Segurtasun sailak baieztatu duenez,  biktimak igandean jarri du salaketa.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin txikiko batek bortxatu egin dutela salatu du igandean Tolosan. Segurtasun sailaren arabera, larunbatean izan da ustezko erasoa.

Tolosako Udalak oharra kaleratu du "bortxaketa irmoki" salatzeko, eta astelehenerako elkarretaratzera deitzeko; 19:00etan, udaletxe aurrean izango da bilkura. Herritarrei bertaratzeko deia egin die Udalak.

"Erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu eta Udalak indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak eskuragarri dituela helarazi", adierazi du Udalak oharrean.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Tolosa albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa