Gizartea -
Gertakizuna
Durangoko erasoa lapurreta saiakera bat izan zela uste du Ertzaintzak
Poliziak ez du sexu-eraso zantzurik atzeman, eta gertatutakoa indarkeriaz egindako lapurreta saiakera bat izan zela uste du.
eitb.eus
Durangon (Bizkaia) emakume gazte batek pairatutako eraso saiakera indarkeriaz egindako lapurreta saiakera dela uste du Ertzaintzak, ez baitu sexu-eraso zantzurik topatu, Segurtasun Sailetik azaldu dutenez.
Igande goizeko 07:30ean, etxera zihoala, bi gizon inguratu zitzaizkion emakumeari, baina garrasika hasi zen eta ihes egitea lortu zuen.
Bi erasotzaileek alde egin zuten, eta biktimak salaketa jarri zuen ertzain-etxean, sexu-eraso saiakera egotzita.
EAEko Poliziak ikerketa abiatu du, eta baztertu egin du sexu-eraso saiakera, baina ikertzen dihardu, gertutakoa indarkeriaz egindako lapurreta saiakera dela pentsatuta.