Gizartea -
Sexu erasoa
Getxon emakume bat bortxatu zuen gizona bilatzen jarraitzen dute
Bortxaketa igande goizean jazo zen, Erromo auzoan. Oraingoz ez dute inor atzeman gertakizun honen harira.
Erredakzioa
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du igande goizean 29 urteko emakumezko bat ustez bortxatu zuen gizona atxilotzeko. Oraingoz, izan ere, ez dute inor atzeman gertakizun honen harira.
Herrizaingo Sailaren arabera, erasoa Erromo auzoan jazo zen, goizeko seietan inguru.
Antza denez, biktima Areetako taberna batean izan zen, eta oinez joan zen Erromora. Han, gizon batek atari batera sartzera behartu zuen, eta ustez bortxatu egin zuen.
Emakumeak salatu egin zuen gertatutakoa, eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.
Imanol Landa Getxoko alkateak gaitzetsi egin du bortxaketa, eta salatzea beharrezkoa dela gogorarazi du.