Gizartea -
Sutea
Behin-behineko udaletxea hustu dute Bermeon, sute baten ondorioz
Aurrekoetxea kaleko aparkaleku batean aparkatuta zegoen auto batean piztu da sua.
EITB.EUS
Bermeoko kultur-etxea hustu behar izan dute astearte honetan, Aurrekoetxea kaleko aparkaleku batean piztutako sutearen ondorioz. Eraikin horretan behin-behineko udaletxea dago.
Udaletik jakinarazi dutenez, sua 12:30ean piztu da, eta, badaezpada ere, kultur-etxea eta aparkalekua bera itxi behar izan dituzte.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 14:00ak aldera lortu dute sugarrak kontrolatzea. Babes Zibila eta Udaltzaingoa ere bertan izan dira.
Kultur-etxeak Udalaren Pertsonal saila eta lehengo udaletxean zeuden udal zerbitzuak hartzen ditu.
Udaletxea itxita dago 2013tik, urte hartan piztutako sutearen ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea