Gizartea -

Indarkeria matxista

Indarkeria matxistari aurre egiteko organoak sortuko ditu Espainiak

Urtea hasi denetik 16 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak bi organo iraunkor sortuko ditu indarkeria matxistari aurre egiteko. Organo horiek hainbat egiteko izango dituzte: babes neurrien eraginkortasuna ebaluatzea, haurren zainketarako neurriak indartzea eta hautemate goiztiarra errazteko kanpoko salaketak bultzatzea.

Azken hilketen ostean, bilera egin dute gaur Juan Ignacio Zoido Barne ministroak, Dolors Montserrat Osasun ministroak, Rafael Catala Justizia ministroak eta Marcial Marin Osasun arloko Estatu idazkariak. Urtea hasi denetik 16 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.

Batetik, mahai iraunkor bat osatuko dute indarkeria matxistari aurre egiteko eta genero indarkeria kasuak aurreikusteko eta baloratzeko, eta mahai horren buru egongo dira Genero Indarkeriaren Espainiako Gobernuak Genero indarkeriaren alorrean duen ordezkaria, Hezkuntzako Lurralde Koordinazio eta Ebaluazio zuzendaria eta Barne Ministerioko operatibo zuzendariordea.

Bigarren organoa, berriz, hauek osatuko dute: aipaturiko lau ministerioak, FEMP, autonomia erkidegoak (binakako txandatan banatuta) eta talde parlamentarioetako bozeramaileak. Talde horren ardura izango da Kongresuan genero indarkeriari buruz osatutako batzordearen ondorioak aplikatzea.

Halaber, beste egiteko hauek ere izango ditu: genero indarkerian inplikatutako osasun eta justizia alorreko langileen formazioa hobetzea, sare sozialetan prebentzioa hobetzea eta ministerioen arteko jokaera protokoloak berritzea.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Albisteak