Gizartea -

Zientzia

Marten izandako uholde baten berri eman du Europako Espazio Agentziak

Duela 3.500 milioi urte inguru izan zen, 25 kilometro zabaleko krater batean.  Hala, planeta gorrian ura eta izotza egon zela frogatuko luke Mars Express espazio-zundak.

Marten izandako uholdearen berri emateko ESA agentziak zabaldutako argazkia.
Marten izandako uholdearen berri emateko ESA agentziak zabaldutako argazkia.
Marten izandako uholdearen berri emateko ESA agentziak zabaldutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marten izandako uholde baten berri ematen duten argazkiak zabaldu ditu ostegun honetan Europako Espazio Agentziak (ESA, ingelesez). Gainera, Mars Express espazio-zundak ateratako argazki horietan meteoritoen talkak ikus daitezke.

“Duela milioika urte planeta gorrian gertatutako aldaketa geologikoa islatzen dute argazki horiek”, jakinarazi du ESA agentziak ohar baten bidez.

Marten izandako uholdea frogatzen duten argazkiak zabaldu ditu ESAk

Europako Espazio Agentziaren arabera, Marten “ura eta izotza” egon zela erakusten dute irudi horiek, duela 3.500 milioi urte inguru, 25 kilometro zabaleko krater batean uholde bat egon zela frogatu baitu Mars Express espazio-zundak.

Planeta gorrian beste arrasto batzuk atzeman dituzte, eta uholdearen kontrako noranzkoan doan estela nagusi bat ikusteko aukera izan dute ikerlariek. Agentzia horren esanetan, normalean mendebaldeko haizeak jotzen zuela erakutsiko luke datu horrek.

Mars Express espazio-zundak 2016ko maiatzaren 25ean egin zituen argazkiak. Espazio-zunda hori 2003. urtean jaurti zuten, planeta gorriaren lurrazala aztertzeko eta noizbait ura egon den argitzeko.

Marten izandako uholdea frogatzen duten argazkiak zabaldu ditu ESAk

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa Marte azken ordukoa