Gizartea -

Bizkaia

Umeek eta urritasuna duten pertsonen laguntzaileek garraioa doan dute

Bilboko Metroan, Bizkaibusen, Euskotrenen, Bilboko tranbian edota Bilbobusen doan bidaiatzeko aukera izango dute.

Bizkaibus. Argazkia: EiTB
Bizkaibus. Argazkia: EiTB
Bizkaibus. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurpildun aulkia behar duten pertsonen laguntzaileek eta itsuekin doazenek ez dute garraio publikoa erabiltzeagatik ordaindu beharko Bizkaian. Halaber, sei urtetik beherako umeek doan bidaiatzeko aukera izango dute Bilboko Metroan, Bizkaibusen, Euskotrenen, Bilboko tranbian eta Bilbobusen. Hala iragarri du astelehen honetan Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzaren eta tarifen integrazioa jorratzeko batzordeak.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Renfek, Bilboko Metroak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak osatzen dute batzordea, eta erabiltzaileen profil desberdinak batzeko neurria onartu dute gaur.

Orain arte, familia ugariak, 65 urte baino gehiagoko pertsonak eta gazteak ziren profil baten barruan batuta zeudenak. Hemendik aurrera, baina, gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonen laguntzaileek, itsuekin doazenek eta sei urtetik beherako umeek ere tratamendu berezia izango dute.

Neurri horren helburu nagusia Bizkaiko garraio publikoak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea handitzea eta tarifak bat egitea da, batzordeak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Metro Bilbao albisteak Gizartea albisteak Bizkaibus Eguneko albisteak Bizkaibusen lineak Haurtzaroa albisteak Dibertsitate funtzionala