Gizartea -
Helegitea izan arren
Aldundiak eta Itsasok aurrera egin dute tramiteekin
Gipuzkoako Aldundiak aurrera egin du gaur Itsasoko agintariekin tramite administratiboetan, erroldaren berriztapenean eta Ogasunarekin jarritako konexio informatikoan, besteak beste.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako Aldundiak aurrera egin du gaur Itsasoko agintariekin tramite administratiboetan, erroldaren berriztapenean eta Ogasunarekin jarritako konexio informatikoan, besteak beste. Espainiako Gobernuak jarritako helegiteaz gain, "89. udalerria izaten jarraitzen duela" uste du Aldundiak.
Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak kazetariei azaldu dien arabera, aipatutako gaiak jorratu dituzte Maite Barruetabeña Aldundiaren Erregimen Juridikoaren zuzendariarekin batera Itsasoko kudeatzailearen presidentea eta Gorka Sasieta Itsasoko alkatearen baliokidea den pertsonarekin eta hauteskundeak egin arte entitatea kudeatzen duten beste bi kideekin egindako bileran.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, eta aurreko abenduaren 21ean Aldundiak Ezkio udalerritik desanexioaren onespenaren kontra Espainiako Gobernuak helegitea jarri arren Itsaso Gipuzkoako udalerri bat dela azpimarratu du.
"Guztia hor gelditzea espero dugu. Erabakia modu libre, demokratiko eta Aldundiko araua eta baita Gernikako Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen araua ere jarraituz hartu dugu", adierazi du bozeramaileak.