Gizartea -
A punt
'Á.' du izena Valentziako telebista publiko berriak
Gainera, Empar Marco hautatu dute Valentziako Mitjanesen Komunikazio Sozietate Anonimoaren zuzendari nagusi berria.
Agentziak | erredakzioa
Valentziako telebista publiko berria 'À.' deituko da, 'A punt' ahoskatuta. Hala erabaki du Hedabideen Valentziako Korporazioaren Zuzendaritza Batzordeak, asteazkenean izen berria aukeratzeko izan duen bilera batean. Proposamen guztiak aztertu eta gero, izen horren alde egin dute.
Generalitateak ohar baten bidez zabaldu duenez, Zuzendaritza Batzordeak hainbat gauza izan ditu kontuan aipatutako izena aukeratzeko; batetik, 'A' hizkia Valentziako erkidegoaren hiru probintzien izenetan dagoela eta, bestetik, abezedarioaren lehen hizkia dela, horrek esan nahi du "hasiera" dela, "zerotik hastea, zerbait berria inauguratzea".
Gainera, eman dituzten azalpenen arabera, zenbakien irizpidea baztertu dutenean, lehen letra aukeratu dute eta, telebista valentziar berriaren azentu irekiari dagokionez, esan dute 'à' tonikoa "gure hizkuntzaren berezitasuna" dela.
Era berean, Zuzendaritza Batzordeak hiru enpresa aukeratu ditu hedabide berriaren irudi grafikoa diseinatzeko; Estudio Menta, Didac Ballester eta Aftershare (azken honek izena sortu du).
Horren gain, Empar Marco Valentziako Mitjanesen Komunikazio Sozietate Anonimoaren zuzendari nagusi berri aukeratu dute. Marcok kargua hartu du Zuzendaritza Batzordearen aurrean, aurreko ostegunean Valentziako Parlamentuak Valentziako irrati telebista publikoaren zuzendari aukeratu hautatu eta gero.