Gizartea -

Bilbon

12 urte eta erdiko zigorra, Bilbon gizon bat hil zuen emakumeari

Gizon bat labankadaz hil zuen emakumea errudun jo du Bizkaiko Auzitegiak. Emakumeak gizonezkoa hil zuela aitortu zuen epaiketan.

Akusatua, epaiketan. EFE.
Akusatua, epaiketan. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak 12 urte, sei hilabete eta egun bateko kartzela zigorra ezarri dio 2015eko uztailean, Bilbon, gizon bat labankadaz hil zuen emakumeari. Emakumeak gizonezkoa hil zuela aitortu zuen epaiketan.

Gaur argitaratutako epaian, epaileak aintzat hartu ditu Fiskaltzak eta defentsak egindako zigor eskaerak. Zinpeko epaimahaiak homizidio delituagatik errudun jo zuen.

Gainera, hildako gizonaren bi semeei eta bere izatezko bikoteari 36.000na euroko kalte ordaina eman beharko die.

Emakumeak gizonezkoa hil zuela aitortu zuen epaiketan, baina hilketa ez zuela aurrez prestatu esan zuen epailearen aurrean.

2015eko uztailean izan zen hilketa, Bilboko Abusu auzoan. Bularraldean 31 labankada jaso zituen 59 urteko biktimak.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak