Gizartea -

Eraso xenofoboa

Lantarongo erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute hilaren 31n

Eusko Jaurlaritzarekin, Lantarongo enpresarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batzartu dira gaur Senegalek Madrilen duen kontsulatuko bi ordezkari, iragan asteko erasoaren nondik norakoak argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senegalek Madrilen duen kontsulatuko bi ordezkari Gasteizen dira gaur, Arabako Foru Aldundiko ordezkariekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bilerak egiteko, eta iragan astean Lantaronen izandako eraso xenofoboari buruz informazioa biltzeko.

Azaldu dutenez, Lantaronen gertatu zen erasoaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzte, baita euskal gizarteak senegaldarrak nola hartzen dituen jakin ere. Bilerak bukatzean, gertaera honen aurrean zein neurri hartu erabakiko dute.

Goizean, Arabako foru Aldundiarekin eta Lantarongo enpresarekin bildu dira erasoaz hitz egiteko. Arratsaldean, berriz, Jaurlaritzarekin eskeri dira.

Bestalde, Arabako senegaldarren elkarteak esan du horrelako erasoak babesten dituztenak "gutxiengoa" direla.

Arabako senegaldarren elkarteko kideek ere konfiantza erakutsi dute justizian. Bere lana egin dezala eta errudunei legearen pisua ezartzeko eskatu dute.

Erasoa jasan zuten lau senegaldar gazteei buruz, osasunez ondo daudela azaldu dute, baina oso kezkatuta, erasotzaileak kalean daudelako.

Gainera erasotzaileak eta biktimak Miranda Ebroko auzo berean bizi direla gogoratu du Mboolo elkarteak. Erasoa gaitzesteko Arabako senegaldarrek elkarretaratzea egingo dute hilaren 31an Gasteizko Plaza Berrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea