Gizartea -

Zigorra

8 urteko kartzela-zigorra, Baionan emakume bat bortxatzea leporatuta

Epaiketan, akusatuak gertatutakoa ukatu zuen, baina epaimahaiak froga ugari atzeman zituen emakumea bakarrik eta lo zegoela aprobetxatuta bortxatu egin zuela baieztatzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizon bati zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Baionan emakume bat bortxatzea leporatuta.

2014ko uztailaren 25ean jazo zen sexu erasoa, gauean, Baionako jaietan.

Epaiketan, akusatuak sexu erasoa egin izana ukatu zuen, baina epaimahaiak froga ugari atzeman zituen emakumea bortxatu egin zuela baieztatzeko. Antza denez, Parisen bizi den emakumea bakarrik eta lo zegoela aprobetxatu zuen erasotzaileak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Baionako argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea