Gizartea -
Euriteak, Nafarroan
Haurren bi kanpamentu hustu dituzte Burgin eta Izaban
Batetik, Izaban bibak egiten ari zen Sevillako 15 laguneko talde bati lagundu behar izan diote, eta bestetik, Burgin kanpatuta zegoen Madrilgo 71 laguneko talde bati lagundu diote.
Erredakzioa
Nafarroako Suhiltzaileek eta Foruzaingoak haurren bi kanpamentu hustu behar izan dituzte bart Burgin eta Izaban, euriteak direla eta.
Batetik, Izaban bibak egiten ari zen Sevillako 15 laguneko talde bati lagundu behar izan diote bart gauean Nabaskozeko eta Izabako Suhiltzaileek eta Foruzaingoak; Belabarceko kanpamentura onik eraman dituzte umeak eta monitoreak, Nafarroako Larrialdietarako Agentziak jakinarazi duenez. Bestetik, Burgin kanpatuta zegoen Madrilgo 71 laguneko talde bati lagundu diote Zangozako Suhiltzaileek. Adingabeek eta monitoreek herriko frontoian eman dute gaua.
Bestalde, Ur Erreskateko Suhiltzaileek Ultzama ibaira jaustear zegoen zuhaitz bat erretiratu zuen atzo arratsaldean. Zuhaitza jausi izan balitz, baliteke zailtasunak eragin izana Atarrabiako San Andres zubian.
Alerta horia
Estatuko Meteorologia Agentziak alerta horia mantentzen du Nafarroako erkidegoan ekaitzak eta euriteak direla eta; dena den, egoerak hobera jo du.
Alerta horia dela eta, Nafarroako Gobernuak tentuz gidatzeko gomendatu du.