Gizartea -
98,1 metroko luzera
Gipuzkoako errepideetako historiako megakamioirik luzeena
"Megagarraioa" Pasaiako Portutik aterako da astelehen gauean eta bi gau beharko ditu Oiartzungo Arkale auzora iristeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako errepideetan "inoiz ikusi den garraiorik luzeenak" 98,1 metroko luzera du, eta hurrengo egunetan Gipuzkoatik habiatuko da bi egunez.
Gipuzkoako Aldundiak gaur jakinarazi duen arabera, Pasaiako Portutik aterako da eta bi gau beharko ditu Oiartzungo Arkale auzora iristeko.
Iturri berak gogorarazi duenez, futbol zelai baten luzera zuen beste kamioi bat habiatu zen aurreko azaroan Gipuzkoatik, eta Nafarroaraino dauden hirurogei kilometroak egin zituen.
Tona-kopuru eta hedadura txikiagoa izan arren, oraingo kamioiak Pasaiatik aterako da astelehen gauean, eta Gipuzkoatik inoiz garraiatu den luzeena izango da.
Bide Azpiguretako Foru Diputatuak, Aintzane Oiarbidek, azaldu duen arabera, "aurrekoa baino zailagoa" izango da garraio honen kudeaketa.
Horren froga da 16 kilometroko ibilbidea egiteko "bi etapa" behar izatea. "Egokitzapen anitza" egingo dituzte horietan.
Ibilbidearen zati luzeena GI-636 (Errenteria eta Irun artean) eta GI-2134 (Irun eta Oiartzun artean) errepideetan egingo du.