Gizartea -

CABACAS AUZIA

Hilketa arduragabeagatik sei ertzain epaitzea eskatu dute

Cabacas auziko defentsak sei ertzainen aurkako ahozko epaiketa egiteko eskaria aurkeztu du Bilboko epaitegian.

Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek Bilbon egindako elkarretaratzea. EFE.
Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek Bilbon egindako elkarretaratzea. EFE.
Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek Bilbon egindako elkarretaratzea. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilketa arduragabea egotzita sei ertzain ahozko epaiketa bidez epaitzea eskatu du Cabacas auziko familiak, Bilboko 10. Instrukzio Epaitegian aurkeztutako eskari baten bidez.

2012ko apirilaren 9an hil zen Iñigo Cabacas, Bilbon, lau egun lehenago Ertzaintzaren pilotakada batek buruan jo ostean. Athletic eta Shlake 04 futbol taldeen arteko partidaren ondoren izandako liskarretan jaso zuen pilotakada Cabacasek, San Mames estadiotik gertu.

Gara egunkariak gaur zabaldu duenez, Jone Goirizelaia auziko defentsa abokatuak idatzizko eskaria aurkeztu du Bilboko epaitegian, sei ertzainen kontrako ahozko epaiketa irekitzeko eskatuz.

Hain zuzen, apirilaren 9ko liskarretan gomazko pilotakadak jaurti zituzten hiru ertzainen, haiei aginduak ematen furgonetan egon ziren bi arduradunen eta operatiboa zuzendu zuen ofizialaren aurka zabaldu nahi du epaiketa defentsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas auzia Bilboko azken albisteak Epaiketak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea