Gizartea -
UDAKO HEGALDI DENBORALDIA
Loiuko aireportuan hiru helmuga berri izango dira uda honetan
Udako denboraldiak hegaldi gehiago eta helmuga berriak dakartza. Bilbo eta Bartzelona arteko hegaldiak 12 izango dira egunero. Bilbotik ere Casablanca, Edimburgo eta Tenerife Hegoara joan ahalko da.
Andoni Calvo
Udako hegaldie denboraldiak hiru helmuga berri ekarri ditu Loiuko aireportura. Casablancara joateko aukera egongo da lehen aldiz eta 20.900 eserleku daude programatuta. Edimburgora zuzenean joateko aukera ere izango da eta baita Tenerife Hegoaldera ere. Hegazkin Konpainien arabera 4,18 milioi bidaiari aurreikusten dira Bilbon, Martxoaren 26 tik eta Urriaren 28ra bitartean.
Hortaz gainera, Bilbo eta Bartzelonako aireportuen arteko konexioa handiagoa izango da. Orain arte 8 hegaldi bazeuden, 12 egongo dira Martxoaren 26tik aurrera. Honek Ameriketako Estatu Batuetara heltzeko bidea erreztuko die Loiuko aireportua eskura duten herritarrei, izan ere, Bartzelonara joateko lehen orduko hegazkina hartuta, bidaia transozeanikoa egiteko aukera izango dute egun berean.