Gizartea -

Gipuzkoa

Nola eragingo dio megakamioiaren ibilbideak zirkulazioari?

GI-636, GI-2132 eta GI-2134 errepideetan zehar ibiliko da astelehen eta astearte gauean. Ondorioz, bide zati batzuk itxita egongo dira.

Pasaiako portuan dago jada megakamioia
Pasaiako portuan dago jada megakamioia
Megakamioi berria Pasaiako portuan dago jada

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako errepideetan "inoiz ikusi den garraiorik luzeena" ateratzeko gertu dago. Pasaiako Portutik abiatuko da astelehen gauerdian, eta Gipuzkoako bideetatik ibiliko da bi eguenz. Hala, eta horren tamaina kontuan hartuta, zirkulazioan trabak eragingo ditu ezinbestean, eta hainbat errepide zati itxi beharko dituzte.

16 kilometroko ibilbidea egiteko, bi etapa daude aurreikusita, biak ere gauez egitekoak, trabarik txikiena egiteko. Lehenengoan (lau kilometro), GI-636 errepidean (Errenteria eta Irun lotzen ditu) ibiliko da Lintzirin poligonoraino (Oiartzun). Aurreikuspenen arabera, 03:00ak eta 04:00ak artean helduko da aparkalekura. Tartean, errepidea erabat itxita egongo da.

Etapa honetako gunerik korapilatsuena portuko irteerak eta GI-636 errepideko sarrerak bat egiten duten zatia izango da, kamioitzarra kontrako norabidean sartuko baita.

Bigarren etapa izango da zailena, 12 kilometro egiteko zortzi ordu beharko baitu, aurreikuspenen arabera. Astearte gauean, 23:00etan, Lintzirin industrialdetik aterako da, GI-636 errepidea erabilita. Segidan, GI-2132a hartuko du, eta Oiartzungo irteeran, AP-8 autobidean sartu beharko da, joan-etorriko maniobra egitera, egitura baten galiboa gainditu ahal izateko. Ondoren, GI-2134 (Irun eta Oiartzun artekoa) hartuko du, Arkale azpiestazio elektrikora iristeko.

Ertzaintzak ibilbide guztia zainduko du, eta aipatutako errepide zatiak itxita egongo dira kamioia pasatu arte.

Laburbilduz, hau izango da egunotako ibilbidea:

Martxoaren 28a: Pasaiako Portua - Lintzirin Poligonoa (GI-636)

Martxoaren 29a: Lintzirin Poligonoa (GI-636) - GI-2132 / AP-8 - Arkale azpiestazio elektrikoa (GI-2134).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Pasaia albisteak Oiartzun Eguneko albisteak