Gizartea -

Indarkeria matxista

Bikotekidea hil du ustez gizon batek Toledon

Bikotea hilda aurkitu dute etxebizitzan. Dirudienez, arma zuri batekin hil dituzte, eta Villafranca de los Caballeroseko alkateak esan duenez indarkeria matxista kasua izan daiteke.

Bikotekidea hil du ustez gizon batek Toledon. Argazkia: EFE
Bikotekidea hil du ustez gizon batek Toledon. Argazkia: EFE
Bikotekidea hil du ustez gizon batek Toledon. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko emakume bat eta 74 urteko gizon bat hilda aurkitu dituzte Villafranca de los Caballeroseko etxebizitza batean, Toledon. Julian Bolaños bertako alkateak jakitera eman duenez, emakumeen aurkako indarkeria kasua izan daiteke. Dirudienez, arma zuri batekin hil egin du emaztea.

Egunean zehar bikotearekin harremanetan jartzen ahalegindu dira, baina orduak aurrera igaro ahala, zahar etxeko langileak haien sendiarekin harremanetan jarri dira. Arratsaldean, bikote horren etxean sartu dira eta hilda aurkitu dituzte.

Antza denez, biak arma zuri batekin hil dituzte, eta Villafranca de los Caballeroseko alkateak , emakumeen aurkako indarkeria kasua izan daitekeela esan du. Dena dela, Guardia Zibilak gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki duela azaldu du.

Ostiral honetan Parra kaleko zahar etxera bueltatzea aurreikusita zuen bikoteak. Villafranca de los Caballeroseko Udalak elkarretaratzea deitu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Delituak azken ordukoa Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak