Gizartea -

Droga-trafikoa

Taberna bat itxi dute Donostian, drogaren aurkako operazio batean

Donostiako Udaltzaingoak VIP'S taberna itxi zuen asteazken arratsaldean, jabeak droga-trafikoan nahasita egon daitezkeelakoan.

Donostiako VIP'S tabernaren sarrera zigilatuta. Argazkia: EiTB
Donostiako VIP'S tabernaren sarrera zigilatuta. Argazkia: EiTB
Donostiako VIP'S tabernaren sarrera zigilatuta. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaltzaingoak Donostiako Marina kalean dagoen VIP'S taberna itxi zuen asteazken arratsaldean, eta operazio berean hainbat pertsona atxilotu zituen droga-trafikoarekin zerikusia izan dezaketelakoan.

Udaltzaingoak zaintzapean zuen taberna, inguruko bizilagunek denbora baitzeramaten kexu, taberna horren inguruan zaratak eta liskarrak ohikoak zirelako.

Horren aurrean, udaltzainek zaintza jarri zuten ostalaritzako lokalaren gainean, eta, ordena publikoarekin lotutako kontu bat izatetik droga-trafikoarekin zerikusia izatera igaro da, hainbat lagun atzitu baitituzte, tabernako arduradunak tartean, droga-trafikoagatik.

Ikerketa sekretupean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Delituak argazkiak Drogak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Tabernak