Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bilbon hildako emakumearen senarra kartzelan sartu dute

Senarraren ama eta anaia ere espetxera bidali dituzte delitua estaltzeagatik. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amelia Amayaren heriotzaren kasua bideratzen duen epaileak hildakoaren senarrarentzat, ustezko egilea izatea leporatuta, eta haren amarentzat eta anaiarentzat, Ertzaintzak delitua estaltzea leporatuta, kartzela zigorra agindu du. Epaileak atzo, egun osoan zehar, hiru akusatuei eta testiguei galdekatu ostean hartu du erabakia.

Amelia Amayak 36 urte zituen eta joan den igande goizean hil zen Txurdinaga auzoko etxebizitza batean. Emakumearen gorpuak hainbat kolpe zituen. Autopsiaren ostean, Bilboko auzitegiko mediku forenseen zerbitzuek Amaya kolpeen ondorioz hil zela baieztatu zuten. Horrela adierazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Horrez gain, epaitegiko iturriek biktimak tratu txarren kasu baten ostean agindutako bere bikotekidearen urruntzeko agindua jaso ez zuela jaso adierazi dute. Senarra, gainera, 18 aldiz atxilotu dute lapurretagatik.

Tratu txarren aurkako telefonoa: 016. Doanekoa da eta ez du aztarnarik uzten telefonoaren fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea