Gizartea -

Epaiketa Iruñean

Fiskalak 12 urteko zigor eskaera mantendu du Mikel Goñirentzat

Pilotari ohiaren kontrako epaiketa epaiaren zain gelditu da.

Mikel Goñiren kontrako epaiketaren bigarren saioa egingo dute gaur. Artxiboko argazkia: EiTB
Mikel Goñiren kontrako epaiketaren bigarren saioa egingo dute gaur. Artxiboko argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Goñi pilota ohiaren eta beste auzipetu baten kontrako epaiketa epaiaren zain gelditu da gaur Nafarroako Justizia Auzitegian, legearen aurkako atxiloketa, mehatxu eta lesio delituak leporatuta.

Martxoaren 15ean izandako lehendabiziko saioan, Goñik ukatu egin zituen akusazioak; aitzitik, lekukoek guztiaren errudun egiten zuten. Halaber, lekuko nagusia ez zen azaldu, eta epaiketa gaur arte atzeratu zuten.

Gaurko saioan, fiskalak hamabi urteko kartzela-zigorra mantendu du Mikel Goñirentzat eta beste akusatuarentzat. Legearen aurkako atxiloketa, mehatxu eta lesio delituak egotzi dizkiete biei.

Fiskalaren arabera, Mikel Goñik marihuana landareak zituen Odietan alokatutako etxebizitza batean. Norbaitek landare horiek lapurtu zizkion, eta kirolari ohiak lagun bati egotzi zion lapurreta. Dirudienez, Goñik eta beste bi pertsonak lapurretaren ustezko egilea atxiki zuten, eskuak lotu zizkioten, Elizondora eraman zuten eta jipoitu egin zuten.

Hurrengo egunean, etxearen jabea mehatxatu omen zuen. Antza, 10.000 euro eskatu zizkion, bihurkin bat azazkal baten azpian sartu zion eta labana batekin ebakia egin zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pilota Nafarroa gaur Epaiketak Gizartea Albisteak