Gizartea -

NAFARROA

Bi adin txikiko inputatu dituzte Iruñean izandako eraso homofoboagatik

Martxoan izan zen erasoa, Abejeras kalean, eta erakundeek eta gizarte taldeek gaitzespen irmoa adierazi zuten. Adin Txikikoen Fiskaltza ari da kasua ikertzen.

Erasoa salatzeko Iruñean egin zen elkarretaratzea.
Erasoa salatzeko Iruñean egin zen elkarretaratzea.
Erasoa salatzeko Iruñean egin zen elkarretaratzea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi adin txikiko inputatu dituzte, gorroto delitua leporatuta, Iruñean izandako eraso homofoboagatik.

Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak ohar bidez jakitera eman duenez, erasoaren egileak direlakoan inputatu dituzte bi gazteok. Biktimak jarritako salaketak ikertu eta ustezko erasotzaileak identifikatu ondoren, Adin Txikikoen Fiskaltzak hartu zuen bere gain kasuaren ikerketa.

Martxoaren 31n izan zen erasoa, Abejeras kalean. Bi pertsonak beste bati eraso egin zioten, eta zauri arinak eragin zizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak