Gizartea -

Atxiloketak

Zazpi atxilotu Nafarroan, indarkeria matxistagatik

Foruzaingoak azaldu duenez, Murtxanten, Tuteran (2), Tafallan, Antsoainen, Corellan eta Baztanen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak zazpi gizon atxilotu ditu aste honetan, Nafarroako zazpi herritan, indarkeria matxista leporatuta.

Murtxanten, Tuteran (2), Tafallan, Antsoainen, Corellan eta Baztanen egin dituzte atxiloketak, eta kasu guztiak epaitegien esku daude.

Astelehenean, 54 urteko gizon bat atxilotu zuten Murtxanten, emaztea iraindu eta bultzatzeagatik. Tuterako patruila bati abisua eman eta babesteko agindua eskatu ostean gertatu zen.

Asteartean, agenteek Fustiñanako 22 urteko bizilagun bat atxilotu zuten, haren bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko eta ez hitz egiteko zuen kautelazko neurria hautsi eta gero.

Horrez gain, asteazkenean, udaltzainek Tuterako 27 urteko gizon bat atxilotu eta Foruzaingoaren esku utzi zuten, bikotekidea jotzea egotzita. Biktima artatu behar izan zuten, lesioak eta antsietate krisia izan zituelako.

Tafallan, berriz, 34 urteko gizona atxilotu zuten, emakume bati tratu txarrak emateagatik.

Bestalde, Antsoainen eta Corellan ere bi gizon atxilotu zituzten, 20 eta 30 urtekoak, hurrenez hurren.

Azkenik, 52 urteko Elizondoko bizilagun bat atxilotu zuten, bikotekideari mehatxu egiteagatik. Liskar berean, Donostiako 44 urteko gizon bat atxilotu zuten.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea