Gizartea -

Hezkuntza sistema

Celaa Donostiako gotzainarekin bilduko da irailean

Hezkuntza Sailak eta Donostiako Udalak lankidetza protokolo bat sinatu dute, Haurreskolak partzuergoaren barnean zenbait haur-eskola sortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Isabel Celaa Jose Ignacio Munilla

Donostian emandako prentsaurrekoan, Gipuzkoako prelatuarekin sortutako polemikaz mintzatu da Celaa. Ignazio Deunean, Azpeitian emandako hitzaldian, gizartean "hezkuntzaren porrota nagusi" dela esan zuen Munillak.

Munillarekin telefonoz elkarrizketa izan du sailburuak goizean, eta irailean biltzeko konpromisoa hartu dute, Celaak azaldu duenez. Helburua "gotzaina kezkatu duten gaietaz iritziak trukatzea da, nik ere argitu nahi ditudalako", adierazi du Hezkuntza sailburuak.

Zentzu horretan, "herritarrei hitz egiten dien gotzain batek euskal hezkuntzaren emaitzak oso argi izatea oso garrantzitsua da", nabarmendu du Celaak. Euskal hezkuntzak "emaitza paregabeak" ditu, sailburuak azpimarratu duenez. Izan ere, % 14,7k soilik uzten du eskola, "Europako maila beretsuan".

Lankidetza protokoloa

Bestalde, Hezkuntza Sailak eta Donostiako Udalak lankidetza protokolo bat sinatu dute, Haurreskolak partzuergoaren barruan zenbait haur-eskola sortzeko eta barneratzeko. Horrela, Donostiako haur-eskolen eskaintza handitu nahi dute.

Odon Elorza Donostiako alkateak eta Celaak "hobekuntza egitasmo" hau sinatu dute eta "emaitza onak" lortzeko erakunde ezberdinen arteko lana beharrezkoa dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea