Gizartea -

Iruñea

Sadar kalean abiadura-muga 30 km/h-ra murriztea proposatu du Iruñeko Udalak

Atzo 65 urteko emakume bat hil zen Sadar kalean, oinezkoentzako pasabide batean auto batek harrapatuta.

Atzo 65 urteko emakume bat hil zen Sadar kalean auto batek harrapatuta. Argazkia: Google Maps
Atzo 65 urteko emakume bat hil zen Sadar kalean auto batek harrapatuta. Argazkia: Google Maps
Atzo 65 urteko emakume bat hil zen Sadar kalean auto batek harrapatuta. Argazkia: Google Maps

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak Sadar kaleko erraiak murrizteko eta abiadura-muga 30 kilometro ordutan ezartzeko proposamena egin du, Armando Cuenca Iruñeko Mugikortasun eta Hiri Ekologia zinegotziak jakinarazi duenez.

Atzo, 65 urteko emakume bat hil zen kale horretan, oinezkoentzako pasabide batean auto batek harrapatuta.

Ildo horretan, aparkalekuen banda bizikletentzako bidegorri bilakatzea eta eskuineko erreia aparkaleku bihurtzea proposatu du. Horrenbestez, bi errei geratuko lirateke ibilgailuen joan-etorrirako.

Era berean, kale horretako gehienezko abiadura 30 km/h-ra jaistea, abiadura motelarazteko gailuak jartzea eta, hasiera batean behintzat, radar mugikor bat instalatzea proposatu du.

“Ez dauka inolako zentzurik Zabalgunean autoentzako bi errei ditugun bitartean, Sadarren lau errei eta 20 metroko espazio publikoa izatea soilik 6.000 ibilgailurentzat”, azpimarratu du Cuencak.

Areago, 30 kilometro orduko abiadura-muga hiru guztian ezartzearen aldeko dela esan du.

Bestalde, Iruñean gertatu diren harrapaketa guztiak oinezkoentzako zebra-bideetan jazo dira eta biktimak adineko pertsonak izan dira.

“Ez dira ezbeharrak, hiriko bideen diseinuarekin lotutako harrapaketak dira”, ohartarazi du.

Azken bi urteotan zortzi lagun hil dira Iruñean ibilgailu batek harrapatuta, horietako bost semafororik gabeko zebra-bideetan eta 65 urtetik gorakoak.

Heriotzarik gabeko harrapaketak, berriz, 146 izan ziren iaz; horietako 97 oinezkoentzako pasabideetan jazo ziren, hau da, astero 2,8 harrapaketa izan ziren Iruñean. “Zifra jasanezina da hori”, adierazi du Cuencak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa