Gizartea -

SUTEA

Beste edukiontzi bat erre dute Bilbon

Sutea Poza lizentziatuaren kalean gertatu da, goizaldeko 02:30ean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste edukiontzi bat erre dute goizaldeko 02:30ean, Poza Lizentziatuaren kalean, Bilboko erdigunean. Ez dute argitu zergatik gertatu den.

Horrez gain, 07:30ean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, beste edukiontzi bat erre dute Maximo Agirre eta Colon de Larreategui kaleek bat egiten duten ertzean. Suteak ez du kalterik eragin bertan aparkatuta zeuden ibilgailuetan, ezta inguruko eraikinetan ere. Ke-laino handia zabaldu da inguruan.

Bilboko suhiltzaileak eta Udaleko garbiketa zerbitzuko langileak joan dira gertakariaren lekura, sua itzaltzera eta ingurua garbitzera.

Azken asteotan, hogei bat edukiontzi erre dituzte Bilbon, gehienak hiriaren erdialdeko kaleetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak