Gizartea -

Onkologia Interbentzionista

Minbiziaren aurkako teknika aurreratuenetarikoak hizpide Bilboko Kongresuan

Azalaren bidez sendagai edo terapiak sartzeko teknika interbentzionistak erabiltzen dituen "diziplina anitzeko esku-hartzeaz" ere arituko dira.

Onkologia Interbentzionistari buruzko Kongresua. Argazkia: EFE
Onkologia Interbentzionistari buruzko Kongresua. Argazkia: EFE
Onkologia Interbentzionistari buruzko Kongresua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixo onkologikoak artatzeko teknika aurreratuenetarikoak izango dituzte hizpide asteazkenera arte Bilbon egingo den ECIO (European Conference of Interventional Oncology) biltzarrean.

Nafarroako Unibertsitateko Klinikako Erradiologia Baskularra eta Interbentzionista Unitateko arduradun eta kongresu honetako tokiko presidente den Jose Ignacio Bilbaok azpimarratu duenez, garrantzitsua da kongresu hau lehen aldiz Espainian egitea.

Jardunaldi hauetan, minbizia duten gaixoak artatzeko "diziplina anitzeko esku-hartzeaz" arituko dira. Horien artean, teknika interbentzionistak daude, sendagai edo terapiak azalaren bidez sartzen dituztenak. Puntzioen edo arterien bidez heltzen dira tumorera, tumore horiek elikatzen dituzten odol-hodietan tutuak sartuta. Tutu horien barruan sartzen dira sendagaiak.

Tratamendu konbinatuak ere aztertuko dituzte, immunoterapia eta teknika interbentzionistak baliatzen dituztenak. Horren bidez, gaixoaren sistema immunologikoa aktibatzen dituzten substantziak sartzen dituzte horren organismoan.

Erradiologia interbentzionistaren alorrean adituak diren Europa osoko 1.500 profesional batuko dira kongresuan, eta Bilbokoa irailean Kopenhagen egingo duten kongresu erraldoiaren atarikoa izango da.

Euskadiko barne produktu gordinean 2.854.000 euroko inpaktu ekonomikoa izango du Bizkaiko hiriburuan hiru egunez egingo duten kongresu honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaiko albisteak EAE Minbizia albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia Zientzia hedapena gaur