Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute kale erdian emakume bati jotzeagatik, Getxon

Erasoa 01:40 aldera gertatu da, erasotzailea eta bere bikotekidea taberna batetik atera direnean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du bart, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, kale erdian bikotekideari jotzeagatik, Udalak jakitera eman duenez.

Erasoa 01:40 aldera gertatu da, taberna baten kanpoaldean. Udaltzaingoa bertan zegoen, eta barrutik bi gizonezko eta emakumezko bat ateratzen ari zirela ikusi dute.

Tabernatik aterata, gizonetako batek emakumeri jo dio eta, orduan, agenteek erasotzailea geldiarazi dute. Ondoren, biktima erasotzailearen bikotekidea dela jakin dute, eta bigarrena atxilotuta eraman eta epailearen esku utzi dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Gaurko azken orduko albistea