Gizartea -

NASA

Cassinik Saturnon egin duen hegaldiaren lehenengo irudiak iritsi dira

Aurrekaririk ez duen zehaztasunarekin agertzen da Saturnoren atmosfera, espazio-ontzia lainoetatik 3.000 kilometrora soilik igaro ostean.

Cassiniren argazkietako bat. Argazkia: NASA
Cassiniren argazkietako bat. Argazkia: NASA
Cassiniren argazkietako bat. Argazkia: NASA

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAk Saturnotik gertuen egin diren argazkiak zabaldu ditu gaur, Cassini espazio-ontziak planetaren inguruan eta eraztunean egin duen hegaldiarenak, hain zuzen ere.

Aurrekaririk ez duen zehaztasunarekin agertzen da Saturnoren atmosfera ukitu gabeko argazki horietan; izan ere, espazio-ontzia Saturnoko goi lainoetatik 3.000 kilometrora besterik ez zen pasatu.

Argazkietako batean urakan ikaragarri bat agertzen da, erdian begia duena, orban dirdiratsuak dituen gas zurrunbilo batez inguratua.

cassini saturno

Argazkia: NASA

Beste bietan Saturnoren atmosfera ikusgarria ageri da, eremu ilunak eta dirdiratsuak tartekatuta.

cassini saturno

Argazkia: NASA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa