Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideak jotzeagatik

44 urteko gizon batek emaztea jo du, eta 33 urteko batek bikotekidea jo, iraindu eta mehatxatu du, behin eta berriz.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 44 eta 33 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Gasteizen bikotekideei eraso egin ondoren, genero indarkeria delituak leporatuta.

Udaltzaingoak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, emakume batek 092ra deitu zuen larunbatean, senarrak seme adingabearen aurrean jo zuela salatzeko. Horren berri jasotakoan, agenteak bikoteak Alde Zaharrean duen etxebizitzara joan ziren, eta testigantzak jaso zituzten. Emakumeak esan zuenez, elkarrekin eztabaidan ari zirenean, senarrak kolpea eman zion, eta semeak berretsi egin zuen bertsio hori. Horren aurrean, gizonezkoa atxilotu zuten, eta epaileak bikotekidearengandik urruntzeko agindua ezarri zion.

Bigarren gizona Aranbizkarran atxilotu zuten. Emazteak salatu zuenaren arabera, bikotekideak jo, iraindu eta mehatxatu egiten du etengabe. Horren aurrean, agenteak biktimaren senarraren bila joan ziren, eta atxilotu egin zuten. Horri ere urruntze-agindua ezarri zion epaileak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Delituak Gizartea bideoak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea