Gizartea -
Indarkeria matxista
39 urteko emakume bat hil du bikotekideak Sevillan
Biktimaren gorpua maleta batean aurkitu dute, erreka batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hogeita hemeretzi urteko emakume bat hil egin dute Alcolea del Rio herrian (Sevilla, Andaluzia), eta Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, hiltzailea izan daitekeelakoan.
Biktimaren gorpua maleta batean aurkitu dute, erreka batean.
Emakumearen familiak haren desagerpena salatu zuen apirilaren 23an, alabaren jaunartzera joan ez zela ikusita.
Emakumezkoa ustezko hiltzailearekin eta alabarekin bizi zen.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.