Gizartea -

Indarkeria matxista

Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu, sexu-abusuak egotzita

Horietako bat Lizarrako 70 urteko bizilagun bat da, eta bigarrena, 40 urteko burlatar bat.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu Lizarran eta Iruñean, sexu-abusuak egitea leporatuta, ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Horietako lehendabizikoa 70 urteko Lizarrako bizilagun bat da. Emakumezko adingabe bati ustezko sexu-abusuak egitea egozten diote gizonari. Itxura denez, ustezko egileak, neskaren ama etxean ez zegoela baliatu zuen hari ukituak egiteko.

Amak gertaeraren berri izan zuenean, ospitalera eraman zuen adingabea, mediku azterketa bidez abusuen nondik norakoak ezagutzeko.

Ospitalean sexu-abusuen protokoloa jarri zuten martxan, eta Foruzaingoari abisu eman zioten. Polizia ospitalera bertaratu zen amarekin hitz egin, salaketa jaso eta ikerketari ekiteko.

Atestatuaren izapideak Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakidun epaitegira zuzendu dituzte.

Bestalde, Foruzaingoak 40 urteko Burlatako bizilagun bat atxilotu du Iruñean, sexu-abusuak egiteagatik ere.

Dirudienez, biktima eta erasotzaileak harreman bat izan zuten aurretik. Emakumeak ez zuen harreman horrekin jarraitu nahi, baina gizonak, antza, ez zuen erabaki hori onartu.

Gertaera biktimaren etxebizitzan jazo zen. Erasotzaileak etxebizitzako atea indarrez apurtu ostean, bertara sartu zen, eta barruan zegoela biktima gutxietsi eta berarekin sexu-harremanak izan zitzala saiatu zen.

Atestatuaren izapideak Iruñeko Instrukzioko 2. zenbakidun epaitegira zuzendu dituzte.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Tratu txarrak gaur Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Burlata bideoak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Foru Polizia