Gizartea -

IRUZURRA

Legez kanpoko 36.652 loteria-txartel atzeman dituzte Iruñean eta Tuteran

Duela hiru urte zabaldu zuen ikerketa Foru Poliziak, salaketa bat jaso ondoren. Baimenik gabe apustuak eta zozketak egiten zituzten bi erakunde zigortu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean eta Tuteran legez kanpo saltzen ari ziren 36.652 loteria-txartel atzeman ditu Foruzaingoak.

Duela hiru urte zabaldu zuen ikerketa Foru Poliziak, salaketa bat jaso ondoren. Baimenik gabe apustuak eta zozketak egiten zituzten bi erakunde zigortu dituzte.

Ikerketako iturriek zabaldutako datuen arabera, OID eta PYDA enpresak ari ziren txartel horiek saltzen; urritasun fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonen eta langabetuen laguntzarako elkarteak dira biak.

Atzemandako txartel gehienak, 63.579, OID enpresak zituen, Iruñean duen egoitzan. Gainerakoak, PYDA enpresari atzeman dizkiote, Tuteran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Tutera Eguneko albisteak Eguneko albisteak Loteria Nazionala albisteak