Gizartea -

Droga-trafikoa

4,5 kilo droga atzeman dizkiote Iurretako sutean zauritu zen gizonari

Sutea txabola batean piztu zen, eta bertan bizi zen 52 urteko gizona larri zauritu zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak droga-trafikoa egotzi dio ostiralean Iurretako (Bizkaia) txabola batean jazotako sute baten ondorioz larri zauritu zen 52 urteko gizonezkoari.

Egun horretan, gizona Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta haren hainbat ondasun ere bertara eraman zituzten, tartean zenbait poltsa. Horietan, 4,5 kilo speed eta 2.000 euro eskudirutan atzeman dituzte.

Sutea ostiralean jazo zen, Maspe auzoko txabola batean, baina oraindik ez dago argi zerk eragin duen.

Sua piztu zen unean, bertan bizi zen gizon bat barruan zegoen, eta larri zauritu zen.

Txabola horretan ehun bat butano-botika aurkitu zituzten. Horiek larritu egin zuten sua, eta eztandak eragin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak gaur Drogak argazkiak Eguneko albisteak Iurreta albisteak Durangaldea gaur