Gizartea -

Haurdunaldi subrogatua

Bioetika Batzordeak haurdunaldi subrogatua debekatzeko eskatu du

Haurdunaldi subrogatuaren bidez emakumea esplotatzen dela eta umearen interesak kaltetzen direla uste du. Atzerrian egindako kontratu guztiak baliogabetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Haurdunaldi subrogatua
Haurdunaldi subrogatua
Bioetika Batzordeak haurdunaldi subrogatua debekatzeko eskatu du

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bioetika Batzordeak haurdunaldi subrogatua debekatzeko eskatu du, haurdun gelditzeko kontratuaren bidez emakumea esplotatzen delako eta umearen interesak kaltetzen direlako.

Etikari eta osasunari lotutako gaietan Espainiako Gobernua aholkatzen duen erakundea da Bioetika Batzordea.

"Amatasun subrogatuaren aurka egoteko arrazoi sendoak daude eta guk haurdunaldi subrogatuaren debeku unibertsala babesten dugu", adierazi du.

"Pertsona batek seme-alabak eduki nahi izatea desio zintzoa da, baina hori ezin daiteke gauzatu beste pertsona batzuen eskubideak urratuta", dio erakundeak bere webgunean argitaratutako agiri batean.

Bioetika Batzordean arabera, "haurdun gelditzeko kontratu guztiak, doanekoak nahiz ordainpekoak, emakumea esplotatzea dakar eta umearen interes gorenak kaltetzen ditu eta, ondorioz, haurdunaldi subrogatua onartezina da printzipioengatik", erantsi du.

Horrenbestez, espainiar naziotasuna duten herritarrek atzerrian egindako haurdunaldi subrogaturako kontratu guztiak baliorik gabe uzteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Besteak beste, haurdunaldi subrogatuak kudeatzen dituzten agentziak zigortzeko neurriak proposatu ditu.

Horrez gain, nazioarteko araudi bat eskatu du, "emakumearen eta umearen duintasuna bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gurasoak  gaur