Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sexu askatasunaren aurkako delituak % 30 ugaritu dira EAEn
2017ko lehenengo hiru hilabeteetan 121 kasu atzeman dituzte, eta az 93 izan ziren epe berean. Araban hazi da gehien kopurua, Gasteizen bereziki.
agentziak | erredakzioa
Sexu askatasunaren aurkako delituak % 30,1 ugaritu dira EAEn urtarriletik martxora, 2016ko epe beraren aldean, 121 kasu izan baitira, eta iaz, 93.
Horixe da Espainiako barne Ministerioak kaleratu berri duen balantzearen ondorioetako bat.
Era berean, homizidio eta hilketa saiakerak % 25 egin dute gora urtebetean. Hala eta guztiz ere, indarkeriazko lapurretek % 20,2 egin dute behera, 471tik 376ra, iazko eta aurtengo lehen hiruhilekoak alderatuta.
Sexu askatasunaren aurkako 121 delituetatik, 17 erasotan penetrazioa izan zen, iaz baino % 70 gehiago.
Lurraldeka, Araban hazi da gehien delitu horien kopurua, % 145,5; 11tik 27ra, hain zuzen ere. Are larriagoa da Gasteizen izandako gorakada, 8tik 26ra, % 225.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.