Gizartea -
Sei egunez desagertuta
Gaubeako ertzainaren hileta ostegunean izango da Trapagaranen
Jose Felix Chasco ertzainaren gorpua asteartean aurkitu zuten Gaubeako pagadi batean, gidatzen zuen 'quad'-arekin batera. Igandean, meza bat emango dute bere oroimenez Tuestan (Araba).
Erredakzioa
Gaubeako pagadi batean asteartean hilda aurkitutako ertzainaren hileta bihar izango da Trapagaranen (Bizkaia).
Horrez gain, Igandean, meza bat emango dute bere oroimenez Tuestan (Araba). Ertzaina bertan oporretan zegoen eta abuztuaren 11n ''quad''arekin ibiltzera atera eta istripua izan zuen.
Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, bilaketa lanetan zegoen gazte batek aurkitu zuen gorpua asteartean, arratsaldeko 19:30ak aldera Nograroko gune basotsu batean.
Mediku forenseek analisia egin behar diote gorpuari, baina baliteke egun batzuk hilda eramatea.