Gizartea -

NASA

Junok argazkia atera du Jupiterreko eraztunen barrutik

Jupiterreko eraztun sistema Saturno inguratzen duen izotzezko diskoa baino askoz ere txikiagoa eta ahulagoa da.

Junok Jupiterreko eraztunetik ateratako argazkia. Argazkia: NASA
Junok Jupiterreko eraztunetik ateratako argazkia. Argazkia: NASA
Junok Jupiterreko eraztunetik ateratako argazkia. Argazkia: NASA

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAren Juno espazio ontziak Jupiterreko eraztunen barruko lehenengo irudia lortu du, eta espazio gortina horren atzeko izarren perspektiba antzematen da.

Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno eguzki sistemako planeta handiek eraztunak dituzte. Junok 2016ko abuztuaren 27an lortu zuen eraztun barrutik argazkia ateratzea, baina gaur eman dute argitara.

Argazkian Orion konstelazioa ere ageri da, Betelgeuse izar distiratsua tartean, eta Oriongo gerrikoa osatzen duten beste hiru izarrak.

"Hemen hautsezko eraztun bat ikusten da, (Junotik) 64.000 kilometrora dagoena, eta ehunka argi urtera dauden izarrak, guztiak argazki berean", adierazi du Heide Becker Jet Propulsion Laboratory (JPL) laborategian erradiazioa aztertzen duen ikertzaileak.

Jupiterreko eraztun sistema Saturno inguratzen duen izotzezko diskoa baino askoz ere txikiagoa eta ahulagoa da. Galileo Galileik 1610ean aurkitu zituen Saturnoren eraztunak, baina Jupiterrenak ez zituzten ikusi 1979an NASAren Voyager 1 bertara gerturatu zenera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zientzia berriak AEB espazio agentzia Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa