Gizartea -

Lan-istripuak

Bi behargin hil dira Urretxun eta Aiaran izandako lan-istripuetan

Urretxuko behargina eraikin batetik behera erorita hil da; Aiarako langilea, berriz, Iberdrolaren azpiestazio batean elektrokutatuta.

Urretxuko langilea eraikitze lanetan ari zela erorita hil da. Argazkia: eitb.eus
Urretxuko langilea eraikitze lanetan ari zela erorita hil da. Argazkia: eitb.eus
Bi langile hil dira Urretxun eta Aiaran izandako lan-istripuetan

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile hil dira gaur goizean Urretxun (Gipuzkoa) eta Aiaran (Araba) izandako lan-istripu banatan.

Urretxuko ezbeharra Labeaga kalean egiten ari diren eraikin batean gertatu da, 09:00ak inguruan.

Langilea hirugarren solairutik bigarrenera erori da eta hil egin da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Beharginak 46 zituen, asturiarra zen eta Fateven SL enpresarentzat egiten zuen lan.

Aiarako Murga herrian 22 urteko langile portugaldar bat hil da, Iberdrolak duen azpiestazio batean deskarga elektriko handi batek jota.

Azpikontratatutako langilea Sevillako Fatsur enpresako behargina zen. Tentsio handiko zein gutxiko transformatzaileak konpontzen aritzen da aipatu konpainia.

Lan-istripua izan den unean, lauzpabost langile energiarik ez zuen azpiestazio batean lanean zebiltzan, korrosioaren aurkako margoa ematen.

Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, behargina beste eremu batera joan da, eta deskarga elektriko batek jota hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Gipuzkoa Araba Lana albisteak Albisteak Urretxu albisteak Aiaraldea