Gizartea -
2017ko uda
Gurutze Gorriko 170 sorosle izango dira Gipuzkoako hondartzetan, udan
Hondartza denboraldia ekainaren 3an hasiko da Orion eta ekainaren 15ean Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun.
Agentziak | Erredakzioa
Gurutze Gorriko 170 sorosle inguru izango dira Gipuzkoako hondartzetan uda honetan, gobernuz kanpoko erakunde horrek jakitera eman duenez.
Donostian gaur hasi da hondartza denboraldia; Orion ekainaren 3an abiatuko da; Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun, berriz, ekainaren 15ean.
Ohiko eginkizunak izango dituzte sorosleek: erreskate-lanetan parte hartzea, itsasoan dauden lagunak zaintzea, galdutako pertsonak bilatzea, banderak jartzea eta balizko arriskuez ohartaraztea.
Lan guzti horiek egin ahal izateko beharrezkoak diren bitartekoak izango dituzte hondartzetan, Juan Ramon Barrena Gurutze Gorriko Osasun eta Sorospen zuzendariak adierazi duenez.
2016an, 10.331 pertsona artatu zituzten Gipuzkoako hondartzetan.