Gizartea -

Aurkikuntza

Munduko 'Homo sapiens' zaharrenaren arrastoak topatu dituzte Marokon

Hominidoen jatorria Etiopian zegoela uste zen orain arte. Topatu duten fosilak 315.000 urte inguru ditu.

Munduko homo sapiens zaharrenaren masailezurra. Argazkia: EFE
Munduko homo sapiens zaharrenaren masailezurra. Argazkia: EFE
Munduko homo sapiens zaharrenaren masailezurra. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko 'Homo sapiens' zaharrenaren arrastoak topatu dituzte Marokoko Jebel Irhoud herrian, Marrakexetik 150 bat kilometrora, Nature aldizkariak argitaratu duenez.

Hominidoen jatorria Etiopian zegoela uste zen orain arte, baina aurkikuntza honek hankaz gora jarri du teoria hori, eta Homo sapiens espezieko gizakiak Afrika osoan egon zirela baieztatzen du.

Ikerketa Jean-Jacques Hublin paleoantropologo frantziarrak zuzendu du. Leipzigeko (Alemania) Max Planck Antropologia Institutuan ari da lanean.

Marokon topatu duten garezur zatiak 315.000 urte inguru ditu, eta orain arte ezagutzen ziren arrastorik zaharrenak duela 200.000 urtekoak ziren.

Munduko Homo sapiens zaharrarenaren aurpegia, masailezurra eta haginak nolakoak ziren erakusten du fosilak.

Jebel Irhoudeko aztarnategia 1991n aurkitu zuten, eta ordutik aurrera gizakien fosil asko topatu dituzte han, duela 160.000 urte bizi izan zen 8 urte inguruko Homo sapiens batena, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Rabat gaur