Gizartea -

NAFARROA

Txirrindulari bat hil da Eritzen, auto batek harrapatuta

Foruzaingoak jakitera eman duenez, 09:55ean izan da istripua. Txirrindularia tokian bertan hil da.

Irudia: EiTB
Irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da gaur auto batek harrapatuta, Itzako Eritzen, Nafarroan, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 09:55ean gertatu da, N-120-A errepidean. Istripua zergatik gertatu den ikertzen ari dira orain. Trafikoko bi foruzain patruila bertaratu dira.

Joan den astean beste txirrindulari bat hil zen Lizarran, auto batek harrapatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak