Gizartea -
Sutea Eivissan
Sutea arduragabekeria batengatik hasi zen, Benirràseko haitzulo batean
Sutea "egonkor" dago, Balearretako presidenteak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Joan den igandean Eivissan piztutako sutea "egonkor" dagoela eta "erabat kontrolatua" izateko lehen pausoa dela esan du Francesc Antich Balearretako Gobernuko presidenteak.
Balearretako Gobernuko Ingurugiro eta Mugikortasun kontseilariaren, Gabriel Vicensen, esanetan, 400 hektarea kaltetu dituen Eivissako sutea, Benirràseko Kalaren ondoan dagoen haitzulo batean izandako arduragabekeri batengatik hasi zen, eta ez hasiera batean esan zen bezala, ibilgailu batek eztanda egiteagatik.
Nahita eraginda izateko posibilitatea dagoenez, atzo arratsaldean sortutako beste bi suteen jatorriak ere ikertzen ari dira. Bat S''Albufera Parke Naturaletik gertu izan zen eta 3 hektarea erre zituen, baina itzali dute jada, eta bestea Petra udalerriko Son Doblonsen izan zen, 140 hektarea erre ziren eta kontrolpean dago, baina lanean jarraitzen dute bertan.
Kontseilariaren arabera, bi sute hauek arriskutsuak izan dira, "arratsaldearen azken orduetan sortu zirelako, sua itzaltzeko airezko ibilgailuak lanik egin ezin dutenean". Azkenik lan egin zuten eta S''Albuferako sutea itzaltzea eta Petrakoa kontrolpean izatea lortu zuten
Momentu hauetan Eivissako sutea "bi giza lerroen bitartez" egonkortzen saiatzen ari dira, eta helburua sutea gaur "kontrolpean izatea" da; baina azpimarratu duenez, meteorologiaren esku dago.
Vicensek azaldu duenez, Gobernu zentraleko eta Govern autonomikoaren efektiboen artean, suteak itzaltzeko airezko 18 ibilgailu daude lanean Eivissan; gaur goizean Cuencatik airez garraiatu dituzten bi unitateak gehituz.
Zehaztu duenez, "150 pertsona daude lanean suteari zuzen-zuzenean aurre egiten eta beste 150 pertsona laguntza lanetan". Eivissako Suhiltzaileen, Larrialdietarako eta Babez Zibileko langileen, Guardia Zibilaren, Ingurugiroaren eta Ibanateko agenteen eta Larrialdietarako Unitate Militarreko (UME) pertsonen artean, 300 pertsona batu dira.